XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Joan zaitez Greizberg-era - erantzun zion enplegatuak -; handik ez dakit nik.

Karinek Greizberg-era biletea erosi zuen, eta oso luzaz zai egon beharrik gabe, tranbiaren txistuak asaldatu zuen.

Karin azkenengoetarikoa igo zen plataformara, eta zutik gelditu behar izan zuen.

Minutua baino lehen andeneko figura ezezagunak atzera galdu zituen.

Orduan Karin bere ondokoekin fijatu zen; bereziki goiti-bai-goiti mintzatzen ziren hiru emakume adintsurekin.

- Probable da arratsaldez botatzea - esan zuen errubioz tintatutako ilea zuen batek.

- Ez dago horretarako girorik - erantzun zuen kapeladun beste batek. - Eta hala ere...

Ondoren Karin bere kasa hasi zen, etxe berriari buruzko ametsetan.

Etxe handia, komunikabide askorekiko etxea izango zen; bera eraikitzen hasteko ordua ez zitzaion nahi bezain laster ailegatzen.

Viest-en igo zen gizon gazte bat urreratu zitzaion.

- Karin! - Piotr! Laguna! Piskabatean elkarri begira gelditu ziren, eta gero Karinek: - Zer moduz, Piotr, laguna? Piotri aurpegia ilundu zitzaion.

- Makal, Karin, makal nabil.

- Makal? - Bai Karin; ilusioek lagatu naute.

- Ilusioek? - Dagoeneko bakarrik xehe-xeheki bizimodu bat eraikiz bizi naiteke... - Piotr! - Harritzen al zara? (...).